Climacocystis borealis
Climacocystis borealis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Climacocystis |
Espeziea | Climacocystis borealis |
Basionimoa | Polyporus borealis |
Climacocystis borealis Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da erabili sukaldean larrukara delako.
Sinonimoa: Spongipellis borealis.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: Kontsola formako fruktifikazioa, substratuari ongi finkatua, 5 eta 20 cm bitarteko zabalerakoa, 1,5 eta 3 cm bitarteko lodierakoa eta 3 eta 12 cm bitarteko proiekzioarekin. Azalera desorekatua, fibriloso-ezkatatsua, bilo itxi eta tentearekin, substratuaren inguruan nabarmenagoa. Hasieran zurixka, gero hori-lasto kolorekoa, ertza izurtua, eta, askotan , alea heldua denean, kapelaren gainazala baino horiagoa.
Tutuak: 2 eta 6 mm bitarteko luzerakoak.
Poroak: Hasieran beheko aldea geruza zuri batez estalia, ondoren horiz koloreztatzen dira, biribil irregularretatik angelutsuetara, labirintiko samarrak zahartzean, 1-3 mm bakoitzeko.
Haragia: Elastikoa, haritsua, larrukara, zukutsua, egitura bikoitzekoa: goikoa ez da lodia, zuria eta arroa; behekoa zurbila, larrukara samarra. Usain atseginekoa eta zapore garratz eta mikatzekoa.[2]
Etimologia: Borealis epitetoa grekotik dator, iparraldetik, borealetik esan nahi duen "boreios" hitzetik. Hasten den eremuagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du sukaldaritzarako balio.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postia stiptica delakoarekin nahas daiteke, honek haragi oso mingotsa du. Tyromyces chioneus espeziearekin ere bai, honek haragi urtsua eta hauskorra du.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uda hasieratik udazken bukaera arte, hildako egurretan, Picea, Pinus eta Abies, hostozabalen egurretan gutxitan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusia, Kazakhstan, Turkmenistan, Kirgizistan, Uzbekistan, Europa, Australia, Ipar Amerika, Panama.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 644 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 553 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 316 or. ISBN 84-282-0865-4..